Oñati eta Arrasate arteko bidegorria itxi egingo da bihar eta astelehenean

2016/01/21
Card image cap
Mantentze eta garbiketa lanak egingo dira

  Oñati eta Arrasate arteko bidegorrian, bai Oñati-Elorregi, bai Elorregi-Arrasate tarteetan, kontserbazio lanak egingo dira datozen egunotan. Ondorioz, bihar eta astelehenean bidegorria itxita egongo da 8:00etatik 17.30tara.

  Bidegorriaren plataformak duen zabalera ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoenez, bidegorria erabat ixtea erabaki da eta hala jakinarazi da Foru Aldunditik. Bihar goizean hasiko diren lanak astelehen arratsaldean amaitzea aurre ikusten da. Tartean asteburua dago eta orduan ez da lanik egingo baina baliteke, bidegorria itxita dagoenaren oharrak ikustea. Izan ere, itxieraren berri ematen duten jakinarazpenak bidegorriaren zenbait gunetan jarri dira eta lanak, bihar hasi eta astelehenera arte luzatuko direla adierazten baita. Dena den, lanak bihar eta astelehenean soilik egingo dira. Bi egun horietan, Oñati eta Arrasate arteko bidegorria itxita egongo da 8.00tatik 17.30ak arte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!