Oñati-Arantzazu autobus zerbitzuak ordutegi berria izango du azaroaren lehenetik aurrera.

2013/10/31
Zerbitzua, eguerdian eten egingo da eta lehenago amaitu.

  Bi aldaketa nagusi horiek dira, Arantzazurako domeka eta jaiegunetako autobus zerbitzuan sartuko direnak. Zerbitzuak, eguerdian, hiru orduko etena izango du. Eguerdiko ordu bata eta erdietatik arratsaldeko 4 eta erdietara ez da Arantzazura autobusez igotzeko zerbitzurik izango eta gauza berbera gertatuko da herrira jaisteko, arratsaldeko ordu bietatik 5ak eta laurden bitartean.

  Zerbitzua, bestalde, lehenago amaituko da. Orain arteko udako ordutegian baino bi ordu lehenago amaituko da. Horrela, Arantzazura igotzeko herri gunetik irtengo den azken autobusa, 5 eta erdietan abiatuko da eta Arantzazutik jaisteko azkena, arratsaldeko 6etan.

  Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzuaren ordutegi moldaketa honek Arrikrutz-ko aparkalekura sartzen diren autobusei ere eragingo die, aurrerantzean bi autobus soilik sartuko baitira Arrikrutzeraino. Oñatitik Arantzazura goizeko 10 eta erdietan irteten dena eta Arantzazutik behera, arratsaldeko ordu bata eta laurdenetan abiatzen dena.
Udazken-neguko ordutegi berria, etzi, azaroaren lehenean sartuko da indarrean eta neguaren akaberara arte, 2014ko martxoaren 30a arte mantenduko da.

Iturria: Oñati irratia

Albiste erlazionatuak