Olakuako urmaela garbitu dute udal brigadako langileek

2019/11/19
Lau kamioi bete landare, sastraka, lur eta lokatz atera dituzte

  Urteak dira Olakuako urmaelean zeuden ahate eta zisneak kendu zirela. Tarteka, dena den, pasean doazen hegaztiak bertan geratzen dira atseden hartzen. Bitartean, landaredia asko hazi da eta ingurua erabat hartuta zuen, ez bakarrik urmaelaren kanpoaldea baita putzua bera ere. Higiene eta itxura aldetik ez zen egokiena, sagu eta bestelako animalientzat babesleku bihurtua baitzegoen urmaela.

  Udal brigadako langileek atzo ekin zioten urmaela garbitzeari eta gaur goizean bukatu dute, lau kamioi bete landare, sastraka, lur eta lokatz erretiratu ondoren. Aitzur, pala eta bestelako tresnaz baliatu dira inguruko landare eta sastrakak garbitzeko eta udal kamioiaren garabi besoaz erretiratu dituzte hondakinak.
    

Iturria: Oñati Irratia