Olakua auzuneko argindar azpiegitura hobetzeko lanak egiten hasi da OÑARGI enpresa

2016/01/13
Argindar linearen tentsioa 230etik 400era aldatzen ari dira

  Lanak, Natur Eskola eta ahate urmaelaren inguruan egiten hasi dira, baina epe motz-ertainean Olakua auzune osoan egingo dira. Argindar azpiegituraren mantentze eta hobekuntza lan hauen helburua, linearen tentsioa aldatzea da. Orain arte 230 kilovoltiotakoa izan da baina 400ra aldatzen ari dira, etorkizuneko behar berrietarako egokituz.

  Lanak, aparteko obrarik edo trafiko mozketarik gabe egin asmo dira. Natur Eskolarako bidea autoentzako itxita egon da goizean, materiala bertan pilatu delako, baina oinezkoek ez dute inolako oztoporik izan pasatzeko. Tarteka, aparkaleku batzuetan ere libre uzteko seinaleak jarriko dira baina ordutako kontua izango da. Izan ere, linea berriko kableak, argien arketetatik pasako dira. Atzo arratsaldean jada, Olakuako dorre honen inguruko bizpahiru aparkalekutan seinaleak jarri ziren gaur goizeko 8etarako libre utzi zitezen. Lanak egin ahala erabilgarri geratuko dira berriro.

  Lanak, faseka egitea aurre ikusten da. Orain, auzunearen behealdean, ahateen urmaeletik Bidaurretara bitartean egingo dira. Gerora, goialdean, Olapotorako tartean egingo dira.

  Oñargi enpresak herriko argindar azpiegiturak hobetzeko lanean dihardu. Egun hauetan, Olakuako argindar linearen tentsioa 230tik 400era aldatzen ari dira.       

Iturria: Oñati Irratia