Olakua auzoko 2. arean irisgarritasun lanak egiteko proiektua onartu eta lizitazioari hasiera ematea aztertuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2020/04/02
Card image cap
Araozko eskola egokitzeko lanak burutzeko udala eta auzoaren arteko hitzarmen berria ere aztertuko da

  Hirigintza, Zerbitzuak eta Landa Garapena, Kirolak, Pertsonala eta Barne Antolakuntza eta Haurrak eta Gazteria batzordeek proposatutako 31 gai zerrendatu dira arratsaldeko bilerarako.

  Olakua auzoko irisgarritasun lanei jarraipena emanez, 2. area deritzonari dagokion proiektua onartu eta lizitazioa hasteko baldintza zerrenda aztertuko du gobernu taldeak asteko batzarrean. Araozko eskola ostatu bihurtzeko lanek ere aurrera darraite. 2. faseari dagozkion lanak esleitu berri dira eta horien finantzaketarako udala eta auzoaren arteko hitzarmen berria zertan den azalduko zaie gobernu taldeko kideei arratsaldean.

  Lanekin jarraituz, Azkoagain inguruko bidegurutzean irisgarritasuna eta trafikoaren kudeaketa hobetzeko azterlan proposamena eta Torreauzoko bidegurutzean oinezkoen irisgarritasuna hobetu eta autobus geltokia egokitzeko eraikuntza proiektua ere jorratuko dira. Auzo taxi zerbitzua 2020. honetan arautuko duen baldintza plegoa, udala eta Aloña Mendi kirol elkartearen arteko lankidetza hitzarmena eta udaleku irekien matrikula tasa salbuesteko aurkeztu diren hainbat eskaera ere aztertuko dira.

  Gobernu taldeko kideek telematikoki egingo dute apirileko lehen batzarra, azken asteetan egin duten bezala.    

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!