Olakua auzoan argi mozketa izango da ostegunetik ostiralerako gauean, gauerditik goizeko 6ak arte

2015/03/24
Card image cap
Olakua auzoko bi transformazio zentroetan berritze lanak egingo dira

  Auzoko bebarruetan argindar mozketaren berri ematen duten jakinarazpen oharrak jarri dira jada.

  Oñargi enpresak Olakua auzoko bi transformazio zentroak berrituko ditu ostegunetik ostiralerako gauean. B1 transformadoreak aldatu eta behe tentsioko kuadro berriak instalatuko dira.

  Argindar sarea hobetzeko lan hauek gauez egitea erabaki da bezeroei ahalik eta kalte txikiena eragite aldera, izan ere, argindar hornidura guztiz etengo baita. Lanek Olakuako etxalde osoari eragingo diote. Argindar mozketak ondorio larririk eragin ez dezan, aparatu elektrikoak deskonektatzea gomendatzen du Oñargi enpresak.

  Ostegunetik ostiralerako gauean, martxoaren 26tik 27rako gauean, gauerditik goizeko 6ak arte Olakua auzoan ez dela argirik izango.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!