Olakua auzoan argi mozketa izango da datorren astean, ostegunetik ostiralera gauerditik goizeko 6ak arte

2015/03/18
Olakua auzoko bi transformazio zentroetan berritze lanak egingo dira

  Hilaren 26tik 27rako gauean, Olakua auzoko bi transformazio zentroak berrituko ditu Oñargi enpresak. B1 transformadoreak aldatu eta behe tentsioko kuadro berriak instalatuko ditu. Horretarako, argindar hornidura guztiz etenda egon behar da. Lanak gauez egitea erabaki da ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko. Horretxegatik, datorren ostegunetik ostiralerako gauean, gauerditik goizeko 6ak arte ez da argindarrik izango Olakua etxalde osoan.

  Argindar mozketak ondorio larririk eragin ez dezan, aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen du Oñargi enpresak.

  Datorren astean Olakua etxaldeari eragingo dion argi mozketa honen berri auzotar denek izan dezaten, jakinarazpen oharrak auzoko etxe eta lokal guztietara banatuko dira. Datorren astelehenean egingo da oharren banaketa hori.

 

Iturria: Oñati Irratia