Olabarrietako errepidearen errail bat asfaltatzen ari dira

2016/04/12
Card image cap
Bidegorria egitearen ondorioz aldatu den errepidearen ardatza zuzentzea da lanen helburua

  Atzo goizean hasi ziren Olabarrietatik Ugarkaldera bitarteko errepidearen errailetako bat asfaltatzen. Bidegorriaren kontra dagoen erraila da asfaltatzen ari direna. Lanak, bizpahiru egunetan amaitzea espero da. Bitartean, trafikoa txandaka bideratzen da. Asfaltatze lan hauen helburua, bidegorria egitearen ondorioz aldatu zen errepidearen ardatz edo ejea zuzentzea da.

  Asfaltatze lanak amaituta bidegorria babesteko egurrezko egitura jarriko da eta bidegorria, segurtasun osoz erabilgarri egongo da. Nahiz eta, gaur egun ere, herritar asko bertatik paseoan ibiltzen den jada.

  Ugarkaldetik Olabarrieta sarrerainoko bidegorria Gabika enpresak egiten dihardu. Lanak, urria erdialderako amaituta egon behar ziren baina oraindik bukatzeko daude. Bidegorria egitearen ondorioz aldatu den errepidearen ardatza zuzenduta, margoketa lanak egingo dira eta bidegorria bera guztiz osatzeko errepidetik babesteko elementuak jarriko dira: egurrezko hesia, pibote eta bordillo batzuk. Ugarkalde eta Olabarrieta arteko bidegorri zatia, hile akaberarako guztiz amaituta izatea espero da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!