Oinaztu aisialdi elkarteak Gaztedia batzordearen diru laguntza jasoko du urteko ekintzak aurrera eraman ahal izateko

2015/12/17
Card image cap
Gazteen kultur jardueretarako udal diru laguntzak eskatzeko bigarren deialdira aurkeztu den eskaera bakarra izan da

  Gaztedia departamentuak urtero ematen dituen diru laguntzak, Oñatiko gazteek eta gazte-talde edo elkarteek sustatzen dituzten kultur jardueretara zuzentzen dira. Diruz laguntzen diren jarduera eta kontzeptuak oso zabalak dira, hala,  urteko programaketa eta elkarteen sustapena diruz babesten den bezala, kultur sormena eta hedapenaren sustapena edota material erosketa bera, diruz laguntzen da.

  Maiatzeko lehen deialdian, bost egitasmo babestu ziren: Hydra, Miren, Agur eta Oier, Wasaby eta Juan Ignacio Valls-i diskoa grabatzeko eta Txantxiki Familia elkarteari urteko ekintza programarako diru laguntzak ematea onartu zen. Baina 1800 euro banatu gabe geratu zirenez, hartarako araudian aurre ikusitakoa beteaz, bigarren deialdi bat egin zen urrian. Horren haritik Oinaztu aisialdi elkartearen eskaera bakarra jaso zen eta baldintzak betetzen zituela ikusita, ia 500 euroko diru laguntza ematea erabaki berri da. Diru kopuru honek aisialdi taldearen urteko ekintzen programaren % 60a estaliko du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!