Ohikoa baino jende gehiagok hartu du gripearen kontrako txertoa, 1300 lagun inguruk

2020/10/30
Card image cap
Txertoa hartzeko hitzordua jaso ez dutenei anbulatoriora deitu eta eskatzeko gomendioa egiten zaie

  Urriaren 13an hasi zen gripearen aurkako txertaketa kanpaina. Hitzordua norberak hartu ordez, anbulatoriorik deituta eman ziren lehen egunetan, eta aste horretan 830 oñatiar txertatu ziren. Hurrengo egunetan ere txertoa hartzera doazenen joan-etorria ez da eten baina pitin bat lasaitu da. Orain arte, 1300 lagun inguruk hartu dute Oñatin gripearen aurkako bakuna, garai honetarako ohikoa dena baino dezente gehiagok, anbulatorioan adierazi digutenez.

  Gripearen kontrako txertaketa kanpaina ohiko arrisku taldeei zuzenduta dago: 65 urte edo gehiago dutenei; diabetesa, bihotzeko gaixotasunak eta bronkitis kronikoa duten gaixo kronikoei eta haurdun dauden emakumeei. Etxean adinekoak dituzten senitartekoei eta pentsona nagusiekin lan egiten dutenei txertoa hartzea gomendatzen zaie. Dagoeneko txertoa hartzeko hitzordua jaso ez dutenei anbulatoriora deitu eta txanda eskatzea gomendatzen zaie. Hori bai, 9:30tatik aurrera deitzeko gomendatzen da, telefono lineak oso okupatuta egon ohi baitira lehen orduan.  

  Covid-19a dela eta bere burua bereziki babestu nahi baina aipatu arrisku taldeetan ez daudenak ere txertatzen ari omen dira anbulatorioan. Kasu hauetan txertoa norberak botikan erosi  eta hori jartzeko txanda eskatu behar du. 

  Hilabete falta da txertaketa kanpaina ofizialki amaitu dadin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!