"No hay matriarcado ni en el supermercado" bakarrizketaz hasiko dira bihar M8aren inguruko ospakizunak

2021/03/02
Card image cap
Ikus-entzunezkoak, solasaldia, artisau azoka eta elkarretaratze eta manifestazioak ere izango dira martxoaren 17ra arte antolatu den egitarauan

  Martxoaren 8ra begira Udalak eta Sare feministak aldarrikapena eta ospakizunak uztartzen dituen ekintza-egitaraua osatu dute. Hilaren 17ra arte luzatuko den eskaintza bihar bertan abiatuko da Varela kazetariak eskainiko duen bakarrizketa saioaz: No hay matriarcado ni en el supermercado. Abenduan eskaintzekoa zen saioa bertan behera utzi zen Varelak jasan zuen erasoa tarteko.

  Zine klub taldearekin elkarlanean, martxoaren 4 eta 11rako Entre nosotras eta Las mil y una filmak programatu dira. Lehenengoak elkarrekin maiteminduta dauden adineko bi emakumeen istorioa azaltzen du eta bigarrenak berriz, bi neraberen arteko maitasunak komunitatean sortzen duen kontrako jarrera islatuko du. Hirugarren proiekzio bat ere izango da martxoaren 10ean: Audre Lorde: The Berlin years 1984-1992” dokumentala, hain zuzen. Eta hilaren 17an edertasun kanonak lodifobiaren ikuspuntutik solasaldia izango da, Irati Garciarekin.

  Martxoaren 7an ia urteroko bihurtu den Emakume artisauen azoka egingo da berdura plazan eta 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean aldarrikapen ekitaldi bikoitza: Pentsiodunen elkarretaratzea Olakuako urmaelean eguerdian eta manifestazioa plazatik abiatuta 19:00tan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!