Nerea Zubiak Eltziako esperientzia azaldu du EHUko udako ikastaroen baitan

2018/07/17
Card image cap
"Herriak eta kaleak gizarteak eraikitzeko plazak. Herri hezitzaileak eta kulturgintzaren transmisioa Euskal Herrian" da gaur amaitu den ikastaroa

  Herri hezitzaile kontzeptuaz hausnarketa egin eta gure herrietan garatzen den hezkuntza, balio,kultur transmisio eta sormenaz hausnartzea izan da ikastaroaren xedea. Bide batez, Euskal Herriko hainbat herritan egiten ari diren egitasmo berri eta sortzaileak azaldu dira; hezkuntza eta kultura oinarri izanik, garatzen ari diren hainbat egitasmotan udal erakundeen eta herri mugimenduen ekarpena zein den azaltzea.

  Atzo hasi zen ikastaro honen baitan bi mahai inguru egin dira: herri hezitzaileak egitasmoaren inguruko hainbat esperientzia ezagutu ziren atzo arratsaldean eta gaur eguerdian, kulturgintzaren gaia landu da, kasu honetan ere gauzatzen ari diren praktika ezberdinen haritik.

  Zein da erakunde publikoen eta herri-mugimenduetatik sortutako erakundeen egitekoa kulturgintzan? izenburudun mahai inguruan Nerea Zubia kultura zinegotziak Eltziaz berba egin du. Eltzia egiteko moduaz, Eltzia ereduaz aritu da eta eratzeko prozesuan erabiltzaileek eta udalak izan dituzten harreman eta akordioak azaldu ditu. Bakoitzak dituen eskubide eta arduretan oinarritutako kudeaketa partekatuaz berba egin du. Ikastaroaren zuzendari den Gotzon Barandiaranek moderatu duen mahai inguruan, Oñatiko udaleko ordezkariaz gain Azpeitiko udala, Gernikako ASTRA eta Etxauziako ordezkariak izan dira.

  Mahai ingurua amaituta, atzo eta gaur azaldutakoaren sintesia eginez osatu da ikastaroa. EHUko udako ikastaro honetan, herrigintzaz, hizkuntzaz, hezkuntzaz, kulturaz, transmisioaz eta herri/hirien aldaketaz eztabaidatu da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!