Nekazaritzako makinaria lapurtzen ari zela gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak San Lorentzon

2019/09/05
Rotabatore bat arrastaka zeramala ikusi zuten patruila autotik

  Atzo, goizaldeko 4:30ak inguruan gertatu zen, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. San Lorentzo inguruetatik zebilen patruila bateko agenteek baratze batean motokultorea arrastaka zeraman gizonezkoa ikusi zuten. Gizonezkoak ertzainak ikustean, makina utzi eta korrika alde egin zuen, baina ertzainek berehala harrapatu zuten. 39 urteko gizonezkoak ortu batzuetarako sarbide giltzarrapoa apurtu zuela egiaztatu zuten ertzainek, eta atxilotuta eraman zuten, indarra erabiliz lapurreta egiten saiatu izana leporatuta.

  Atxilotutakoa, 39 urteko gizonezkoa, Bergarara eraman zuten eta polizia diligentziak bete ondoren, guardiako epaitegiaren esku geratu zen, atzo bertan.

Iturria: Oñati Irratia

(Arg: Goiena/Google maps)