Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak Oñatin egingo dira urriaren 16an eta 19an

2020/10/08
Card image cap
Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra etorriko da

  Baserrietan erabiltzen diren ibilgailuek azterketa teknikoak pasa behar dituzte aldian behin, gainontzekoen antzera.  Lehenengoa, 8 urte betetakoan; 16 urtera arte bi urtean behin, eta zaharragoek, urtero. Halakoak egiten dituzten tailer bereziak daude, hurbilena Bergaran. Orain bospasei urte unitate mugikor bat eratu zen bertan, eta orduz geroztik, herririk herri ibiltzen dira aurrez zehaztutako egutegiaren arabera. Azterketa teknikoen unitate hau Oñatira etorriko da urriaren 16an eta 19an.

  Nekazaritzako ibilgailuari azterketa teknikoa egiteko ez da aurrez txandarik hartu beharko. Zehaztutako leku eta ordurako joatea nahikoa da. Oñatin, hiru lekutan eta ordutegitan egin ahal izango da aipatu azterketa teknikoa: urriaren 16an, 9:00tan Urtiagaingo aparkalekuan eta 12:00tan Oñati garaje aurrealdean eta urriaren 19an, 9:00tan Olabarrietan. Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa eraman beharko dute eta dagokien tarifa ordaindu.

  Unitate mugikor hau eskualdean barrena ibiliko da datozen egunotan, 13an Antzuolan eta Arrasaten, 14an Eskoriatzan eta Aretxabaletan, 15ean berriro Aretxabaletan eta 23an, Elgetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!