Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak Oñatin egingo dira astelehen eta asteartean

2017/03/31
Bergarako IAT/ITV tailerreko unitate mugikorra etorriko da

  Baserrietan erabiltzen diren ibilgailuek azterketa teknikoak pasa behar dituzte aldian behin, gainontzekoen antzera.  Lehenengoa, 8 urte betetakoan; 16 urtera arte bi urtean behin, eta zaharragoek, urtero. Halakoak egiten dituzten tailer bereziak daude, hurbilena Bergaran. Orain bizpahiru urte unitate mugikor bat eratu zen bertan, eta orduz geroztik, herririk herri ibiltzen dira aurrez zehaztutako egutegiaren arabera. Azterketa teknikoen unitate hau Oñatira etorriko da datorren astelehen eta asteartean.

  Nekazaritzako ibilgailuari azterketa teknikoa egiteko ez da aurrez txandarik hartu beharko. Zehaztutako leku eta ordurako joatea nahikoa da. Oñatin, hiru lekutan eta ordutegitan egin ahal izango da aipatu azterketa teknikoa: astelehenean, 9:00tan Urtiagaingo aparkalekuan eta 12:00tan Oñati garaje aurrealdean eta asteartean, 9:00tan Olabarrietan. Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa eraman beharko dute eta dagokien tarifa ordaindu: 40.50€.

Iturria: Oñati Irratia