Musika eskolari ia 69.000 euro emango dizkio udalak 2018ko dirulaguntzaren bigarren zatiaren ordainketa kontzeptuan

2019/01/16

  2014ko otsailean onartu zen udala eta Jose de Azpiazu musika eskolaren arteko lankidetza hitzarmena. Horren arabera, udalak, dirulaguntza bat ematen dio musika eskolari urtero eta honek, era berean, erabiltzen duen eraikinaren errenta ordaintzen dio udalari.

  2018ko udal aurrekontuetan Jose de Azpiazu eskolari 137.532 euroko  dirulaguntza ematea jaso zen, musika eskolak dituen gastuei aurre egiteko. Dirulaguntzaren erdia urte hasieran ordaindu zen, eta iazko urte akaberan bigarren zatia ordaintzea erabaki zuen gobernu taldeak. Aurrez dena den, eta aipatu lankidetza hitzarmenean zehazten den bezala, Jose de Azpiazu musika eskolak jarduera eta ekonomia txostenak aurkeztu ditu. Egin diren jarduerak eta lortutako emaitzak zehazten dira dokumentazioan. Izan diren gastu eta inbertsioen zerrenda, fakturak, eta jasotako beste sarrera edo dirulaguntzak zerrendatzen dira. Txostenak ontzat emanda, urteko dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea erabaki da Tokiko Gobernu Batzarrean. Jose de Azpiazu musika eskolari  68.765,89 € emango zaizkio.

  2018a amaituta, urteko balantze ekonomikoa ixten ari da udala eta horregatik, iaz agindutako dirulaguntza eta ordainketak likidatzen ari da jada.

Iturria: Oñati Irratia

Musika eskolako ikasleak Santomas ospatzen