Murgia, Berezao eta Lezesarri auzoetan bihar ur mozketa berria izango da.

2012/07/03
Oraingoan, 2 orduko mozketa izango da, goizeko 8:30etik 10:30era. Deposituan kontadorea jartzeko lanak ostegunean amaituko dira.

  Berezaon, Etxeberri baserritik goratxoago dago aipatu hiru auzoak urez hornitzen dituen depositua. Atzo hasi ziren bertatik irteten den ur kopurua kontrolatzeko kontadorea jartzeko lanak eta bihar bukatuko dituzte. 48 orduko tartean ondorioz, bigarren ur mozketa izango dute. Baina biharkoa motzagoa izango da, bi ordukoa, goizeko 8 eta erdietatik 10 eta erdietara.

  Bihar goizeko ur mozte horrek, atzokoaren antzera,  Murgia, Berezao eta Lezesarriko baserri eta etxe gehienei eragingo die. Okerrik ezean, biharkoarekin, inguruan egin beharreko lan guztiak amaituko dira.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!