Mugikortasun Foroak bilera egingo du bihar.

2014/03/04
Card image cap
Mugikortasun iraunkorragoa lortzeko helburuz proposatu zen ekintza plana landu ahal izateko hilabeteko tartea pasa da aurreko bileratik.

  Hasiera batetan bihar egitekoa den bilera, orain hiru aste finkatu zen. Baina ekintza ugari eta zenbait kasutan aldaketa sakonak eskatzen zituztenak proposatu zirenez horiek aztertu eta lantzeko denbora emate aldera, batzarra atzeratzea erabaki zen.

  INTRA enpresak dihardu udal ordezkariekin eta herritarrekin elkarlanean hiri mugikortasun iraunkorrerako plana zehazten. Hala, mugikortasunaren inguruan diagnostikoa eginda, herriak arlo horretan dituen mehatxu eta ahulguneak identifikatu ziren, horiek hobetzeko hainbat ekintza proposatuz.

  Erdigune trafikoz arintzeko pasoko autoak bertatik ateratzea, zamalanen guneak arautzea, Euskadi Etorbidea eta Santa Marina plaza aurrealdea norabide bakarreko bihurtzea eta Txaketuaneko bidegurutze ingurua zoladura bakarreko plataforma bihurtuz, eta sarbidea mugatzea proposatzen zen besteak beste. Ramon Irizar kaleko sarbidea ere mugatzea planteatu zen.

  Bidebarrieta kalean antzeman den aparkaleku arazoari aurre egiteko bestalde errotazio plazak zehaztea edota garraio publikoa sustatzeko herriarteko zerbitzuaren maiztasuna hobetu, San Prudentzio-Oñati linea Olabarrietaraino luzatu eta linea honetan autobus geltoki gehiago jarri eta geltokiak hobetu argiztatu eta txukuntzea proposatu zen. 

  Ekintza asko eta zenbait kasutan egungo ohiturak guztiz iraultzen dituztenak.

  Gaiak zuen garrantziagatik, lantzeko denbora hartzea erabaki zen eta hilabete pasa da aurreko bilera egin zenetik.

  Biharko Mugikortasun Foroan, zein ekintza, zein lehentasunez eta zein epetan edota nola gauzatu eztabaidatuk da.

  Batzarra arratsaldeko 6 eta erdietan hasiko da udaletxeko areto nagusian eta gogoratu irekia dela, beraz, interesa duen edonork parte hartu dezake.  

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!