Mondragon Unibertsitatea munduko unibertsitateen ranking-ean goialdean mantentzen da

2019/06/05
Card image cap
Estatu mailan, transferentziari dagokionean, 1go tokian jarraitzen du eta Europa mailan 4 postu aurreratu ditu 33. kokatuz

  U-Multirank mundu mailako ranking handiena, eta zehatzena kontsideratzen da. Edizio honetan, 95 herrialdetako goi mailako 1600 instituziori buruzko informazioa jaso da.

  Mondragon Unibertsitateak bikain kalifikazia jaso du U-Multirank-en ranking-ean dauden 5 dimensioetako parametro desberdinetan: irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea eta eskualdeko inguruarekin lotura. Sailkapenean bereziki azpimarratzen da Mondragon Unibertsitateak eskualdearekin duen konpromisoa eta duen papera ezagutzaren transferentzian. Arlo honetan lehenengo postuan dago estatu mailan. 

  Ezagutzaren transferentziaren dimentsioan, Mondragon Unibertsitateak bikain emaitza lortu du industriarekin egilekidetzan, iturri pribatuetatik datorren finantziazioan ikerketarako, industriarekin batera sortutako patenteetan, sortutako sin-off-etan eta profesionalentzako prestakuntzatik datozen diru sarreretan. Gainera, eskualdearekin duen lotura hestua bereziki baloratu da  eskualdeko finantzazio iturrietatik datozen diru sarrera kopuruak eta eskualdean lan egiten duten graduko ikasle ratioak azpimarratuz.

  MUk bikain emaitza lortu du beste hiru esparrutan: ikerketan publikazio ratioan eta ikerketarako kanpo finantziazioaren lorpenetan; ikaste-irakaste dimentsioan, master eta gradu ikasketak dagokien garaian bukatu duten ikasle kopuruaren portzentajean eta nazioarteko dimentsioan, ikaslegoaren mugikortasunean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!