Miren Elgarresta alkategai jeltzaleak beharrezkotzat jo du emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko urratsak ematen jarraitzea

2015/03/03
Card image cap
Adierazpen hauek, Emakumeen Nazioateko egunaren harira egin ditu

  Igandean, martxoak 8an, emakumearen nazioarteko eguna ospatuko dela eta EAJ-ren alkatetzarako hautagaiak jeltzaleek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde lan egiteko duten konpromisoa berretsi nahi izan du.

  Elgarrestaren hitzetan, egun oraindik ezberdintasunek irauten dute eta genero diskriminazio kasuak ere ematen dira gure gizartean eta Oñati ez dago errealitate horretatik kanpo. Oraindik urrats asko eman behar direla eta arlo honetan lan asko egiteko dagoela esan du. Hori dela eta, alkategai jeltzaleak uste du beharrezkoa dela urrats irmo eta egonkorrak ematea emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna errealitate izan dadin.

  Berdintasun hori lortzeko bidean eta enpleguari dagokionean, EAJ-k, berdintasuna bermatzeko neurriak hartzen dituzten enpresak babestuko dituela adierazi du. Halaber, lana eta familia bateragarri egiteko lan-orduen antolamendurako neurriak ere bultzatuko dituztela erantsi du.

  Era berean, emakumeak beren eskubide indibidual eta kolektiboen erabilpena ahalduntzearen alde lan egiten duten erakunde eta emakumeak babestuko dituztela esan du Miren Elgarrestak. Eta emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzeko helburuz, EAJ-k gizarteari orokorrean, eta gazteei bereziki, zuzendutako sentsibilizazio eta prebentziorako ekintzak sustatuko dituela gehitu du.

  Adierazpen hauek, igandean emakumearen nazioarteko eguna ospatuko dela eta egin ditu Miren Elgarrestak, alkategai jeltzaleak.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!