Mikel Biain alkatea Bilbon izango da etzi Urkulluren gonbidapenari erantzunez

2015/09/02
Card image cap
Batzarraren helburua, biktimen omenaldiak sustatzea da

  Lehendakaria eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 128 alkate ostiral eguerdian elkartuko dira Oroimenaren Institutua hartuko duen egoitzan. Ekitaldian zehar, Lehendakariak bakoitzaren udalerrian eraildako biktimen izenak jasotzen dituen txostena emango dio alkate bakoitzari. Dokumentu pertsonalizatuak dira udalerri bakoitzarentzat. Bizitzarako Eskubidearen Urraketen Udal Erretratuak (1960-2010) izeneko txostenean, 50 urteetan ETAk, GALek, Batallon Vasco-Españolek, GAEk eta Triple Ak eta estatuko segurtasun indarrek hil zituzten pertsonen datuak jasotzen dira. Oñatin ere halakorik izan da eta ondorioz, Mikel Biain alkatea etziko bilerara gonbidatu du Urkullu lehendakariak.

  Batzarra bitan zatituko dela aurre ikusi da: Lehen zatia publikoa izango da eta Lehendakariak eta Jonan Fernadez Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkariak berba egingo dute. Bigarren zatia berriz, pribatua eta hedabideentzat ateak itxita daudela egingo da. Herri ezberdinetan bizikidetzarako ematen ari diren urratsak, biktimen oroimenaren inguruan izandako esperientzia ezberdinak elkartrukatuko dira. Gonbidatu diren 128 alkateen artean, alderdi eta sentsibilitate politiko ezberdineko ordezkariak daude. Hasiera batetan, EAJ, EH Bildu eta alderdi sozialistako alkate banak berba egitea aurre ikusten da bizikidetzaz bakoitzak duen iritzia azaltzeko.

  Urkullu Lehendakariak ostiralerako deitu duen bileraren helburua, herri bakoitzean bizikidetzaren eta biktimen oroimenaren alde urratsak ematea da, beti ere, tokian tokiko errealitatera egokitu eta prozesuaren erritmoak errespetatuz. Alkateei, azaroaren 10ean“Oroimenaren eguna ospatzeko gonbidapena egingo die Lehendakariak baina ekintzen antolaketa udal bakoitzaren irizpide eta asmoen esku utziz.

  Pasa den astean iritsi zen udaletxera Lehendakaritzaren gonbidapen gutuna eta aurrez hitzartuta zituen hainbat zita aldatu ondoren, alkateak, etzi eguerdian Bilbon egongo dela jakinarazi du jada.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!