M. Aozaratza kaleko azpiegiturak berritu eta kalea asfaltatuko da.

2013/02/25
Eraberritze proiektuan sartuko dira baita ere, Portalekuako etxeak eraitsi ondoren plazatxoa eraberritzeko lanak.

   M. Aozaratza Kalean hainbat berreraikitze lan egin dira azken urte hauetan. Obrak guztiz osatzeko etxe inguruko kale zatia asfaltatzea aurreikusita egon arren, zatika ez egiteko, Udalak lana bere osotasunean gauzatzeko ardura. Hala, iazko urrian, lanen proiektua eskatu zuen.

  Baina kalea asfaltatzen hasi aurretik, gas, argindarra eta ur hornidura enpresei azpiegiturak hobetzeko intentziorik ote zuten galdetu zaie. Hala, M. Aozaratza kaleko azpiegiturak berritzeko aprobetxatuko dutela jakinarazi dute.

  Aldi berean, ordenazioz kanpo dauden Portalekuako hainbat etxe eraitsiko direnez, zabalduko den plazatxoaren eraberritze lanak, M. Aozaratzako berritze proiektura gehitzea erabaki du hirigintza departamentuak.

  Arantzazuko ama kaleko 4 eta 6 eraikinak eta M. Aozaratza kaleko 22.a dira ordenamenduz kanpo egonik bota asmo direnak. Bertako jabeei nahitaezko desjabetzea aplikatu zitzaien eta aipatu eraikinetan dituzten etxebizitzen truke, San Martingo etxalde berrian etxebizitza bana esleitu zaie. Horren berri, azken Osoko bilkuran eman zen. Etxebizitza berrira joan eta etxeak husten direnean, udalak, ordenazioz kanpo dauden 3 eraikinak eraitsiko ditu. Ondorioz, Portalekuako plazatxoa zabaldu egingo da. Inguruan egingo diren eraberritze lanak, M. Aozaratza kaleko eraberritze proiektuan jasotakoari gehituko zaio.

  M. Aozaratza kalean, esan bezala, arloaz arduratzen den enpresa bakoitzak egingo dituen azpiegiturak berritzeko lanak osatuz, asfalto berria botako da. 

Iturria: Oñati irratia