MIK ikerketa-taldeari Bikaintasuna aitortu dio Eusko Jaurlaritzak

2017/01/30
Ikerketa taldearen lan eremu nagusia kooperatibismoa eta langileen partaidetza oinarri duten enpresa ereduak dira

  Kudeaketa arloan Ikerketa Talde Bikaina izendatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Enpresagintza fakultateko MIK ikerketa taldea. Aitortza honek enpresen eskutik egiten duten ikerketaren kalitatea eta mundu zientifikoari egindako ekarpen akademikoa berresten dituela adierazi du ikertzaileetako batek.

  MIK ikerketa taldean diziplina eta jatorri anitzeko hamar bat lagunek parte hartzen dute; hainbat herrialdetako ikertzaileak eta askotariko espezialistak biltzen dira, hala nola, ekonomialariak, soziologoak, psikologoak edota legelariak.

  Ikerketa-taldearen lan-eremu nagusia kooperatibismoa eta jabekidetasuna eta langileen erakunde-partaidetza oinarri duten bestelako enpresa-ereduak dira.  Enpresa kooperatiboek eta langileen partaidetza dutenek etorkizunera begira dituzten erronka estrategikoak dira, hain zuzen, MIKeko ikerketa-taldearen helburuetako bat. Era berean, enpresen barruan pertsonen kudeaketa estrategikoak duen garrantzia lantzen du eta kooperatibismoan duen esperientziak nabarmentzen du MIKeko ikerketa-taldea. Ikerketa enpresekin batera gauzatzea da zentroaren oinarrizko ezaugarria.

Iturria: Oñati Irratia