Migelena sektoreko Plan Partzialaren aldaketa proposamena jendaurrean dago, alegazioetarako epean

2021/02/15
Card image cap
Fagor Industrialek aurkeztutako aldaketa eskaera da

  Urtarrileko Osoko Bilkuran onartu zen Migelena sektoreko Plan Partzialaren aldaketa, hasiera batean. Fagor Industrial kooperatibak sustatutako aldaketa-proposamena haritik hasitako espedientea interesatuen eskura dago udaletxean, eta alegazioetarako epean. 

  Oinarrian, Migelena sektoreko Z2 partzelaren eraikigarritasun eta okupazioa Z3 partzelara mugitzea eskatzen du Fagor Industrialek, aipatu Z2 partzela aparkaleku gisa antolatzeko eta Z3 partzelaren erabilgarritasuna handitu eta urbanizazioa berrantolatzeko. Horrez gain, aterpeak eraikitzeko aukera jasotzen da. Z3 partzelaren okupazioa %80ra handitzen da, urbanizazioan hainbat aldaketa egiten dira, kamioien funtzionamendu egokia bermatzeko. Aldaketa hauek, bideari eragiteaz gain, aparkaleku, berdegune zein kirol ekipamendu erreserbarako partzelaren morfologiari eragiten die, azalerak mantenduta, besteak beste.

  LKS Ingenieria kooperatibak osatutako dokumentua udaletxean dago ikusgai. Alegazioetarako 20 eguneko epea dago.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!