Martxoan ez da odol ematerik izango Oñatin

2019/03/05
Card image cap
Ostiralerako iragarrita zegoen eta bertan behera utzi dute Greba feminista dela eta

  Martxoko odol ateraldien hitzordua bertan behera utzi dela jakinarazi du Oñatiko odol emaileen elkarteak. Urteko ateraldien egutegia finkatzerakoan, martxokoa, 8an egitea erabaki zen eta halaxe iragarri zen. Baina ostiralean, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakumeak greba egitera deituta daude. Oñatira odola ateratzea etortzen den mediku eta erizain taldean gehiengoa emakumeak dira. Horregatik, ostiralerako iragarrita zegoen hitzordua bertan behera uztea erabaki da.

  Ordezko beste egun berri bat jartzeko aukera aztertu da baina herririk herri ibiltzen den taldearen urteko plangintza eginda dagoenez, ezinezkoa gertatu da. Beraz, Oñatiko odol emaileen hurrengo hitzordua apirilekoa izango da, apirilaren 5ean, urte hasieran iragarri zen bezala.

  Ostiral beraz, ez da odol ematerik izango Enpresagintza Fakultatean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!