Maider Arregik, udazkenean jokatuko den Gipuzkoako bertsolari txapelketarako txartela eskuratu du

2015/06/01
Card image cap
Andoni Goitiak, asteburuko azken bi saioetako puntuazioen zain egon beharko du

  74 bertsolari parte hartzen ari dira Gipuzkoa bertsotan sailkapen fasean, baina 30ek bakarrik lortuko dute udazkenean jokatuko den Gipuzkoako Txapelketarako txartela.

  Oñatiko bertso eskolako 5 ordezkariek osatu dituzte jada sailkapen faseari dagozkien joan-etorriko saioak. Bi saioetako puntuazioak batuta, Maider Arregik esakuratu du Gipuzkoako bertsolari txapelketarako txartela. 541 punturekin, behin behineko sailkapenean 17.a da Arregi. Kontutan hartuta, azken bi saioak jokatzea falta dela eta bertan 12 bertsolari arituko direla, Maider Arregiren txartela segurua da. Larunbatean Ataunen jokatuko diren bi saio horien zain dagoena berriz, Andoni Goitia da, une honetan, behin behineko zerrendan justu 30.a baita. Atzerago daude beste hiru oñatiarrak: Egoitz Aizpuru, 519 punturekin 34.a da, Urko Egaña, 502 punturekin 44.a eta Joseba Lasagabaster 497 punturekin50.a. Horiek dena den, behin behineko sailkapenak dira, Ataunen larunbatean jokatuko diren azken bi saioen ondotik, aldatu egin baitaitezke.

  Oñatin, sailkapen fase honi dagozkion bi saio jokatu ziren larunbatean. Goizeko saioan, Egoitz Eizagirre oriotarrak lortu zuen punturik gehien eta arratsaldekoan berriz, Gemma Urteaga beasaindarrak. Arratsaldeko saio horretan hain zuzen ere, parte hartu zuen Joseba Lasagabaster oñatiarrak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!