Maider Arregik Gabiriako Osinalde Sariketan parte hartuko du

2017/04/04
Card image cap
Txartela Argi Berri Sarian lortu zuen larunbatean

  Maider Arregik eta Maialen Akizuk eskuratu zituzten Osinalde Sariketarako bigarren kanporaketako txartelak. Aurretik, Eneko Araiztegi segurarrak eta Aratz Igartzabal gabiriarrak sailkapena lortua zuten. Azken bi txartelak, zapatuan Zaldibian jokatuko den azken kanporaketan banatuko dira. Izan ere, Osinalde Bertso Sariketarako hiru kanporaketa izaten baitira.

  Bigarren saioa, esan bezala, Ordiziako XX. Argi Berri Saria izan zen eta bertan Maider Arregi oñatiarra gailendu zen. Arregirekin batera, Maialen Akizu urretxuarrak eskuratu zuen Osinalde sariketarako beste txartela. Entzuleen saria berriz, Mikel Tapia ataundarrarentzat izan zen.

  46. Osinalde Sariketa apirilaren 22an jokatuko da Gabirian. Osinalde, bertsolari gazteentzako tradizio handiko sariketa da.
Lehen aldiz 1971an egin zen eta irabazleen artean, Jon Sarasua, Xabier Euzkitze, Loidisaletxe, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Maddalen Arzalllus edota Uxue Alberdi daude. Maider Arregik iaz ere parte hartu zuen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!