Maider Arregi oñatiarrak jantzi du XXVI. Euskal Herriko eskolarteko txapela

2014/06/24
Card image cap
Bigarren, Aitor Servier azkaindarra izan da

  Orioko Karela kiroldegian zapatu goizean jokatu zen finala, bertso maila onekoa izan zen eta ale bikainak ere entzun ziren. 15-18 urte bitarteko hamaika bertsolari aritu ziren oholtzan, Beñat Gaztelumendik aurkeztutako gaiei erantzuten: Arabatik Peru Abarrategi eta Maddalen Arrausi, Bizkaitik Asier Galarza eta Aitor Bizkarra, Gipuzkoatik Maider Arregi eta Iñigo Ibañez , Lapurditik Aitor Servier eta Nahia Sasco, Nafarroatik Mikel Lasarte eta Maddalen Lopez eta Zuberoatik Ibai Capot.

  Festa giroan joan zen saioa eta entzule aldetik aspaldiko Eskolartekorik jendetsuena izan zen, 350 lagunetik gora bildu baitziren. Eta txapela, esan bezala, Maider Arregi oñatiarrak jaso zuen Maialen Lujanbioren eskutik.

  Maider Arregik Oñatiko bertsolari txapelketa irabazi zuen 2012an. Maiatzean, Gipuzkoako Eskolarteko txapela jantzi zuen eta zapatuan berriz, Euskal Herriko Eskolartekoa.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!