Maider Arregi oñatiarrak irabazi du bertsolari gazteen Hernandorena saria

2017/11/28
Card image cap
Sei bertsolari aritu ziren Baionako gaztetxean jokatu zen finalekoan

  Baionako Zizpa gaztetxean jokatu zen Hernandorena sariketaren finala. Kantuan aritu ziren sei bertsolarietatik lau gipuzkoarrak ziren: Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Jon Gurrutxaga, Maider Arregi eta beste biak lapurtarrak: Nahia Sasco eta Aitor Servier. 8ko txikian, 8ko handian, bi punturi erantzun eta hamarreko txikian aritu ondoren, buruz burukua jokatu zuten Jon Gurrutxagak eta Maider Arregik.  Oñatiarra gailendu zen.

  Hiru epailek puntuatu zituzten bertsolarien lanak. Txapeldun, Maider Arregi izan zen, Jon Gurrutxaga bigarren eta Aitor Servier hirugarren. Publikoak erabaki zuen Zizpa saria Aratz Igartzabalek jaso zuen.

  Jatorrian zuen egitura berreskuratu du Hernandorena sariketak aurten eta 3 kanporaketa eta finala jokatu dira iparraldeko lau gaztetxetan. Bertako gazte asanbladek gaiak prestatu eta aurkezten, nahiz lekuak atontzen zuzenean parte hartu dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!