LENAO taldeak diskoa merkaturatu du gaur

2016/02/03
Card image cap
Aurkezpen birari ekingo diote oñatiarrek

  LENAO taldea, Iker Martinez de Zuazo, Egoitz Olalde, Joseba Aranburu eta Ander Etxanizek osatzen dute. Taldearen izen bereko diskoa sare sozialen bidez doan eskuragarri jarri zuten iazko irailean. Gaur berriz, CD edizio fisiko mugatua kaleratu dute. Diskoarekin batera Ander Etxaniz taldekidearen arte lanak biltzen dituen liburuxka ere argitaratu da.

  Disko fisikoa salgai jartzearekin batera, LENAOk aurkezpen bira hasiko du. Lehen kontzertua Iruñean egingo dute hilaren 12an eta Tolosa, Bilbo, Legazpin arituko dira eta baita Oñatin ere. Lenao taldeak, martxoaren 12an Gaztelekuan joko du. Aurkezpen bira honetan herriko beste talde batekin arituko dira: Zingira taldearekin.

  Gaur salgai jarri den LENAO diskoak 11 abesti jasotzen ditu. Iazko uztailean grabatu zen Andoaingo Garate estudioan Kaki Arkarazoren gidaritzapean. LENAO taldeak, beste garai bateko rock soinu naturala bilatzen dute, pop erako doinuei lekua utziz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!