Lekaixoka! Kilometroak 2017ko lema

2016/11/14
Card image cap
Lekukoa alkatearen esku utzi zen Kilometroak herriaren eta herritarren jaia izan nahi duela irudikatuz

  Lekaixoka! leloa eta irrintziaren beraren errepresentazio grafikoa irudikatzen duen logoa aurkeztu ziren ostiral iluntzeko jaialdian.  Biek, auzolanerako deia eta mezua zabaldu nahi dutela argitu zuten ikastolako arduradunek. Auzolana bera izan zen jaialdi osoaren oinarria. Ikuskizunaren muina izan zen antzerkian ikastolaren 50 urteko historia laburbildu zen talde-lanaren garrantzia behin eta berriz azalduz. Baita ondorengo dantza eta kantuetan ere. Eta jaia bera herritar guztiena izatea nahi dela azpimarratu zuen Aitor Guridik Txantxiku ikastolako lehendakariak. Hori adieraziz Bergarako ikastolakoen eskutik jasotako Kilometroakeko lekukoa alkateari eman zion herriko etxean, udaletxean gorde zezan.

  Alkateak, Kilometroakeko lekukoa ilusio eta arduraz jasotzen zuela esan zuen eta 1989an, Oñatik lehen Kilometroa hartu zuen garaian bezala oraingoan ere, herriak ondo erantzungo zuela eta herriak maila emango zuela ziurtatu zuen.

  Gaur zabaldu da bestalde, Kilometroakeko denda Bakardadeko Ama kaleko 10ean, Hankaluzenian. Bertan 2017ko jaira begira atera den arropa eta osagarriak erosi ahal izango dira. Lokalak honako ordutegia izango du: astelehenetik ostegunera, 17:00tatik 20:00tara, ostiraletan arratsaldez ez ezik goizez ere bai, 10:00tatik 13:00etara eta larunbatean, goizez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!