Lau orduko ur mozketa izango da bihar goizean Olakuan

2018/03/20
Card image cap
Gipuzkoako Urak enpresak ur hornidura hoditeria aldatu du

  Gipuzkoako Urak enpresak urtarrilean hasi zituen lanak amaitzear ditu Olakua auzoan. Aisialdi gunearen eskumako errepide inguruan hasi eta Natur eskolarainoko tartean ur edangarriaren hoditeria aldatu du eta fibrozementuzko hodi zaharrak kendu eta burdin urtuzkoak jarri ditu. Bihar berriz, inguruko eraikinetako ur hartuneak hoditeria berrira lotuko dira. Horregatik, lau orduko ur mozketa egingo da. 

  Bihar goizean, 8:30tatik 12:30etara, Olakua etxaldeko 17 bebarru eta eraikinetan ez dute urik izango. Konkretuki, Olakua 1A, 1B, 1C, 1D, 2A, 2B, 3A, 3B, 4A, 4B, 5A, 5B, 6A, 6B, 7, 8 eta 9 zenbakidun bebarruak eta Txiki Txoko haur eskola eta Bidaurretako Dorrea dira urik gabe utziko direnak. Ur mozketaren berri ematen duten jakinarazpenak jarri dira atari guztietan, gaur goizean.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!