Lau orduko ur mozketa bihar Martzelino Zelaia eta Aita Lizarralde kaleen inguruko hainbat eraikinetan

2015/12/01
Ur mozketa, 8.30tatik 12.30tara izango da

  Gipuzkoako Urak enpresak iragarri duenez lau orduko ur mozketa izango da bihar goizean honako eraikinetan: Martzelino Zelaia kalea 1, 2 ,3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 ; Lazarraga kalea 2, 4, 6, 8 ; Aita Lizarralde kalea 2, 4, 6; Kalebarria 52 eta Kalegoiena 1.

  Ur mozketa, inguruan egiten ari diren hoditeria berritzeko lanen baitan kokatzen da. Ur hornidura 8.30tan etengo da eta 12.30etarako lanak amaituta, ura berriro izatea espero da.

Iturria: Oñati Irratia