Lau orduko ur-etena izango da bihar Zubillaga auzoan

2020/01/13
Card image cap
Sektorizazio lanak egiten ari da Gipuzkoako urak enpresa

  Balizko ur ihesak kontrolatzeko kontadoreak jartzen ari da Gipuzkoako urak enpresa herriko gune ezberdinetan. Halako bat jarriko da bihar Zubillaga auzoan, eta ondorioz, auzo osoari eragingo dion ur mozketa egingo da 14:00tatik 18:00tara. Horrelakoetan egin ohi denez, ur-etenaren berri ematen duten ohartarazpenak jarri dira Zubillagako etxe eta enpresa eraikin guztietan.

  Gipuzkoako urak enpresako langileak ur hornidura eta hoditeria sarea hobetzeko lan ezberdinak egiten ari dira egun hauetan gurean: Roke Azkune etxaldearen ondoko biribilgunean edota Zubillagan, esaterako.

  Zubillaga auzoan, esan bezala, sektorizazio lanak egingo dituzte bihar arratsaldean, eta ondorioz, ez da urik izango 14:00tatik 18:00tara Zubillaga auzo osoan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!