Larunbateko berdura azoka kiroldegian egingo da

2020/03/19
Kantxa urdinean egokituko da, 8:00tatik 13:30tara

  Larunbateko baserritarren azoka egiteko bitartekoak jarri ditu udalak. Zubikoa kiroldegiko kantxa urdinean egingo da, 8:00tatik 13:30tara. Saltzaile eta bezeroen segurtasuna babesteko, hainbat neurri hartzea gomendatzen da:

  - Familiako pertsona bakarra

  - Umeek eta 70 urtetik gorako pertsonek ez lukete joan beharko

  - Arrisku taldeetako pertsonak ez joatea gomendatzen da: bihotzeko gaitza duten pertsonak, organoren bat transplantatua duten pertsonak, arnasketa arazoak dituzten pertsonak...

  - Sartu aurretik, eskuak garbitu behar dira

  - 1,5 m-ko gutxieneko segurtasun distrantzia egongo da

Iturria: Udal Gobernu Taldea