Oñatiko udala

Larraña harrera etxekoekin elkarlanean landutako eskola agenda banatuko zaie herriko ikasleei

2020/09/07
Card image cap
LH 5. mailako ikasleen bertso eta marrazkiz osatu da

  Ahozkotasuna eta bertsolaritza  gaiaren eskola ordutan egin zuten lana LH5. mailako neska-mutikoek, aurreko ikasturtean. Errefuxiatuen egoera eta esperientzia gaia landu zuten Mirari Sagarzazuren gidaritzapean. Horretarako Larraña harrera etxean zeuden hainbat lagunen bisita jaso zituzten geletan eta haiek azaldutakoaren haritik marrazkiak egin eta  bertsoak osatu zituzten.

  Eskola ordutegia eta egutegia eta etxeko lanak eta oharrak apuntatzeko egunkaria ditu, besteak beste, Oñatiko eskola agendak. Lana herriko ikastetxeek elkarrekin osatzen dute, udalaren laguntzaz. Liburuxka ikasleek erabili ohi dute, nagusiki, baina irakasle eta gurasoek ere badute bere atala, oharrak elkarri jakinarazteko.

  2020-2021 eskola agendaren 1.500 ale argitaratu dira eta gaurtik aurrera banatzen hasi zaizkie 6-18 urte bitarteko ikasleei.

Iturria:Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!