Larraña auzoan bihar ur mozketa berria izango da.

2012/07/11
Larrain Gain elkartetik Torrealdera dauden etxeei eragingo die. Deposituan kontadorea jartzeko lanak ostegunean amaituko dira.

  Larrañako depositutik irteten den ura kontrolatzeko kontadorea jartzen ari dira. Lanak atzo hasi ziren eta bihar amaituko dira. Lan hauek egin ahal izateko, asteko bigarren ur mozketa egingo da baina ez dio eragingo atzo urik gabe egon zen zonaldiari, auzoaren beste aldeari baizik.

  Atzoko mozketak, depositotik Olabarrieta aldera dauden etxeei eragin zien eta biharkoak berriz, depositotik Torrealderantz dauden baserri eta eraikinei eragingo die. 

  Biharko ur mozketak 3 orduko iraupena izango du, 8:30etik 11:30era.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!