Lapurreta egin dute Antixeneko gaztetxean eta Olakuako gazte-lokal batean

2016/07/22
Card image cap
Asanblada deitu da 16.00tarako gaztetxean

  Gaztetxetik  bi proiektore, bi argazki kamera, barrako musika ekipoa, bozgorailuak, bi ordenagailu eta dirua lapurtu dituzte. Lapurrak, sarrerako ate ondoan dagoen komuneko leihotik sartu direla uste dute. Izan ere, sarraila apurtu gabe zegoen eta leiho hori zen, goizean,  zabalik topatu duten bakarra. Gainera, lapurtutako guztia bertatik sartzeko modukoa dela esan dute gaztetxeko kideek. Lapurreta, goizaldeko 2.00ak inguruan izan da lekuko batzuen arabera.

  Gertatutakoa azaldu, aztertu eta baloratzeko asanblada deitu da gaur arratsalderako. 16:00etan izango da gaztetxean bertan.

  Gaztetxean izan ezik, Olakuako gazte-lokal batean ere sartu dira lapurrak bart. Leiho bateko barroteak apurtuta zeudela adieraziz auzotar baten abisua jaso dute udaltzainek. Badirudi, kasu honetan ere, lapurrak leihotik sartu direla gazte-lokalera. Hainbat gauza falta ziren baina konkretuki zein material eraman duten ez da adierazi. Salaketa, datozen ordutan jarriko baitute gazteek eta lokal-jabeak. Aipagarria da orain hilabete batzuk ere, gazte lokal berean lapurreta egin zutela.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!