Langabeziak gora egin du gurean otsailean, 7 langabetu gehiago zenbatu dira

2018/03/02
Card image cap
Emakumeen artean hazi da langabeen kopurua

  Orokorrean Hego Euskal Herrian langabeziak behera egin duen arren, Oñatin ez da joera hori bete eta gora egin du lana topatu guran dabiltzanen kopuruak. Igoera txikia izan da, 7 lagun gehiago zenbatu direlako Lanbideko bulegoetan, baina igoera izan da. Langabeziak emakumeen artean, 25 eta 44 urte bitarteko emakumeen artean egin du gora otsailean Oñatin, langabe dauden gizonezkoen kopurua bere horretan mantendu baita azken hilabetean.

  Oñatiko 326 langabetu zenbatu dira Lanbideko bulegoetan, 143 gizonezko eta 183 emakumezko. Horrek, herriko langabezia tasa % 6,21 dela adierazten du. Orain urtebete 58 langabetu gehiago zeuden Oñatin, 170 gizon eta 214 emakume,  eta langabezia tasa une honetan dena baino % 1,10 handiagoa zen.

  Historikoki, otsaila, langabezia jaisten den hilabetea izan ohi da gurean, urtarrilean igo ohi den bezala. Baina aurten kontrakoa gertatu da urteko lehen bi hilabeteetan, urtarrilean jaitsi eta otsailean igo egin baita. Debagoienean, orokorrean, langabeziak behera egin du eta Oñati eta Antzuolan soilik egin du gora langabetuen kopuruak, urtarrileko datuekin alderatuta.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!