Langabeziak gora egin du berriro Oñatin, 7 langabetu gehiago zenbatu dira martxoan

2018/04/10
Card image cap
Urtarrilean behera egin zuen adina hazi da kasik azken bi hilabeteotan

  Ohiko joera apurtuz, urtarrilean langabeziak behera egin zuela kontatu genuen, Gabonetako kanpainak amaituta, normalean hazi egiten den arren. Baina hurrengo bi hilabeteetan, urte hasieran jaitsi zen adina kasik hazi dela esan behar da; urtarrilean 18 langabetu gutxiago zenbatu ziren Oñatin eta otsaila eta martxoan berriz, 14 gehiago, 7na hileko. Otsailean, emakumeen langabeziak egin zuen gora bereziki, martxoan berriz, gizonezkoena. Une honetan, 333 langabetu daude herrian, horietako 148 gizonezkoak dira eta 185 emakumezkoak.

  Urteko lehenengo hiru hilekoa gorabeheratsua izan ohi da Oñatin, langabeziari dagokionean, joera jarraiturik erakusten ez duten hilabeteak izaten baitira. Orain urtebeteko datuekin alderatuta, egoera hobea dela nabarmendu behar da, iazko martxoan 31 langabetu gehiago baitzeuden herrian. Langabezia tasa, % 6.34 da une honetan, eta orain urtebete, 60 ehuneko handiagoa zen.

  Debagoienean eta Hego Euskal Herri mailan ere, otsailetik martxora apenas izan da aldaketarik. Eskualdean, % 0.02 hazi da langabezia eta Hego Euskal Herrian berriz, 249 langabetu gutxiago zenbatu ziren.       

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!