Langabeziak behera egin zuen pasa den hilabetean gurean, azaro akaberan baino 25 langabetu gutxiago erregistratu ziren.

2013/01/17
Horrek, urtea, %9ko langabeziarekin amaitzea eragin du. Beste era batera esanda, 476 langabeturekin.

  Langabezia, bai gizon nahiz emakumeen artean murriztu da, azken hilabetean. Bereziki, 44 urte arteko gizonezkoetan, eta 25 eta 44 urte arteko emakumezkoetan.

  Zentzu horretan, lana bilatu eta topatu ezinean daudenen sexua parekatzen ari dela esan genezake, edo azken hilabete honetako datuei erreparatuta behintzat hala gertatu da, 100 langabetuetatik 45 gizonezkoak baitira eta 55 berriz emakumezkoak. Orain urte gutxi dela, alde hori askoz ere handiagoa zen eta lan gabe zegoen gizon bakoitzeko hiru emakume zeuden egoera berberean Oñatin.

  Debagoienean ere langabeziak murriztera egin du azken hilabetean eta gora egin duen Eskoriatza eta Leintz Gatzagan izan ezik, gainontzeko herrietan behera egin du langabetuen kopuruak.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!