Langabetuak kontratatzen dituzten herriko enpresek udalaren dirulaguntza eskuratu dezakete

2021/04/13
2021eko deialdian 15.000 euro banatzea aurre ikusten da

  Udalaren laguntza hauen eskatzaileak egoitza soziala eta jarduna Oñatin duten eta 50 langile baino gutxiagoko enpresa txiki edo mikroenpresak izango dira. Laguntzak 2020ko uztailaren 1etik 2021ko ekainaren 30era arte egiten diren kontratu berrietarako eskatu daitezke. Beti ere, kontratuek gutxienez 6 hilabeteko iraupena badute eta lanaldi erdikoak badira. Kontratazioak gainera enplegu sorrera garbia ekarri behar du berarekin. Hori egiaztatzeko sei hilabete lehenago enpresak zuen langile kopurua begiratuko du udalak. Kontratatzen den pertsonak Oñatin erroldatuta egon behar du, gutxienez kontratua egin baino 6 hilabete lehenagotik, eta langabezian eta Lanbiden izena emanda egon behar du eta ez du ahaidetasunik izan behar ez enpresa-jabearekin edota zuzendaritzarekin.

  Udalak 1000 euroko laguntza emango du sei hilabete edo luzeagoko lan kontratu bakoitzeko. Kontratatzen den pertsona emakumezkoa bada, laguntza, 1300 eurokoa izango da. Era berean, laguntza % 30 handitu daiteke kontratatzen den pertsona Lanbideren irizpideen arabera, kolektibo bereziren batekoa bada. Langabetuak kontratatzeko dirulaguntzek 3.500 euroko muga dute, enpresa eta deialdiko.

  Eskaerak azaroaren 30a bitartean egin daitezke. Langabetuak kontratatzeko udalak ematen dituen dirulaguntza hauekiko interesa duten enpresek, informazioa, Sozioekonomia departamentuan eskuratuko dezakete, 943 003 198 telefono zenbakian. Azken lau urteotan 15 lagunen kontratazioak diruz lagundu ditu udalak.

Iturria: Oñati Irratia