Langabeentzat TIG Soldadura ikastaroa antolatu du Larraña institutuak irailetik aurrera

2019/07/19
Card image cap
Izen-ematea zabalik dago

  Bigarren mailako prestakuntza modulua da Zuazola-Larraña Institutuan antolatu duten TIG soldadura ikastaroa. Gas babeslepean eta elektrodo ez-kontsumigarriarekin egingo den arkuzko soldadura ikastaro honek 370 orduko iraupena izango du. Langabeei zuzenduta dago %100 diruz lagunduta dago, Lanbidek eta Europar Batasuneko Gizarte Funtsak babesten dutelarik.

  Ikastaroa irailean hasiko da, irailaren 23an hastea aurreikusten da baina izena emateko epea zabalik dago jada. Interesatuek Larraña institutura jo dezakete informazio eske edo bertako telefono zenbakira deitu: 943 899 300.

  Larraña institutuan araututako Lanbide Heziketa eskaintzeaz gain, langile nahiz langabeei zuzendutako prestakuntza eta etengabeko formazio ikastaroak ere antolatzen dira. 2018-2019 ikasturtea amaitu berritan, hurrengorako lehen eskaintza langabeei zuzendutako TIG Soldadura ikastaro hau da. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!