Landa bideak protagonista izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2019/03/21
Card image cap
Gipuzkoako landa bideetarako dirulaguntza deialdira aurkeztea eta Zumeltzegi kaletik Torrealderako bidean abiadura mugatzeko proposamena aztertuko dira, besteak beste

  Gipuzkoako Foru Aldundiak landa bideak hobetzeko dirulaguntzak eman ohi ditu. 2019ko deialdira Udalak aurkeztuko duen proposamena aztergai izango da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean. Era berean, herritar batek egin duen eskaera mahai gainera aterako da, hau da, Zumeltzegi kaletik Torrealderako bidean abiadura mugatzeko neurriak hartzea. Ez da lehen aldia halako eskaera egiten dela. Torrealdetik Zumeltzegi kalera doan bidean autoak behar baino abiadura handiagoan ibiltzen dira nonbait. Aipatutakoa landa bidea da, estua beraz eta hainbat herritarrek pasealeku moduan ere erabiltzen dutena eta ondorioz, behar baino azkarrago ibilita arriskutsu bihurtzen dena.

  Abiadura mugatzeko neurriak hartzeko eskaera herritar partikular batek egin dio Udalari. Zumeltzegi hotelaren izenean aitzitik, beste hainbat eskaera bideratu zaizkio Hirigintza eta Zerbitzuak udal departamentuari eta horiek ere gaurko bileran aztertuko dituzte gobernu taldeko kideek.

  Guztira 13 gai zerrendatu dira gaur arratsaldeko bilerarako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!