Lana bilatzen ari diren pertsonei zuzenduta Lanbai azoka antolatu du Mondragon Unibertsitateak ostegunerako

2017/06/20
Card image cap
Iaz 50 lan-kontratu eskaini ziren azokan

  LANBAI  V. Enplegu eta Formazio Azoka Arrasaten egingo da etzi ostegunez, Mondragon Unibertsitateak antolatu du Arrasateko udala eta Lanbideren babesarekin. Lan bila ari diren edota lanpostua aldatu nahi duten pertsona guztiei irekia dago azoka. Aurten 47 enpresa eta erakundek parte hartuko dute eta aukera egongo da lan-elkarrizketak egin edota curriculumak zuzenean aurkezteko.

  Datuak oso esanguratsuak dira. Azokan parte hartuko duten enpresetatik 39k 600 lan elkarrizketa baino gehiago egingo dituzte aurtengo edizioan eskainiko diren 150 lanpostuak bete ahal izateko. Gainera, azoka hasi aurreko egun hauetan prestakuntza saioak egiten ari dira lana aurkitzeko trebetasunetan sakonduz.

  Lanbai azokak enplegu eskatzaileen eta enpresa parte hartzaileen arteko zubia egiten du. Azokak lau eremu bilduko ditu: enplegu poltsak, bekak eta orientazioarekin lortutako zerbitzua; enpresa eta erakundeentzako gunea eta horiei curriculumak aurrez aurre eman ahal izateko aukera; enpresekin elkarrizketak egiteko eremua eta unibertsitatearen prestakuntza espezializatuaren eskaintzarako gunea. CAF, Fagor Ederlan, Fagor Arrasate, Irizar, Laboral Kutxa, Catalana Occidentze, Batz, AFM, Decathlon edota INGETEAM enpresek parte hartuko dute, beste hainbaten artean, Lanbai Enplegu eta Formazio Azokan. Gehienek gainera lan eskaintzak egingo dituzte. 150en bat lanpostu gutxi gora behera, antolatzaileen arabera. Azoka Arrasateko PoloGaraian egingo da etzi ostegunez, 10:00etatik 14:00tara.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!