Lan istripua izan zen atzo Txintxurreta enpresan

2015/11/11
Card image cap
Bi metrotik behera jausi zen langilea Arrasateko ospitalean ingresatuta geratu zen

 Istripuak eragindako zaurien larritasunaz xehetasunik eman ez bada ere, langilearen bizitza arriskuan ez dagoela zehazten du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldutako informazioak. Enpresako ordezkariekin harremanetan jarri gara baina goizean bilduta daudela adierazi digute. Dena den, baieztatu digute, aipatu lan istripua Txintxurreta enpresan gertatu zela. Izan ere, Segurtasun Sailetik zabaldutako informazioak dio istripua Oñatiko Torreauzon kokatutako enpresa batean jazo zela.

  Lan istripuaren abisua SOS DEIAK larrialdi telefonoan jaso zuten atzo 13.36an. Zehaztu ez diren arrazoiengatik, langile bat bi metro inguruko altueratik jausi eta zauritu zen. Zauriek, itxuraz, ez zuten langilearen bizitzarako arriskurik sortzen eta Arrasateko ospitalera eraman zuten, bertan ingresatuta gelditu zelarik. Zauritua, 42 urteko gasteiztarra da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!