Kulturaren inguruko neurriak lantzeko kultur eragileekin foroa sortzea eskatu du EAJk

2020/05/07
Card image cap
Hiru proposamen konkretu egin ditu

  Covid-19ari aurre egiteko Elkarlanerako Mahaian kulturaren inguruko neurriak falta zirenaz ohartuta egin dute eskaera ordezkari jeltzaleek. Udalak dituen baliabideak bideratzeko lehentasunak markatu behar direla jakinik ere gure herriko kulturari eustea lehentasunezkoa dela esan du Ainhoa Galdos bozeramale jeltzaleak. Horregatik, eragileekin batera kultur foro bat osatzea eskatu dute.

  Lanean hasteko hiru proposamen konkretu ere jarri dituzte mahai gainean jeltzaleek:

 - Herriko kultura sormena lagundu eta sustatu baita aurrez-aurreko emanaldiak egin ezin diren honetan ere. Hala, emanaldi birtualak kontratatu eta oñatiarrei eskaintzeko diru-partida sortzea proposatzen da.

- Kontratatuta dauden emankizunak bertan behera utzi ordez, atzeratu eta artistei lanaren ordainketa aurreratzea, diru-sarrerarik gabe dauden honetan jarduerari eustek laguntzeko.

 - Oñatiren bereizgarri diren jaiak, jaialdiak eta kultura-ekitaldiak balioan jartzea, beste modu batera bada ere, ospatu daitezen birplanteatzea.

  Gipuzkoako udalerrietan kulturaren inguruan hartu diren neurriak aztertu eta Oñatira egokituz egindako hiru proposamen hauek abiapuntutzat aurkeztu ditu EAJk, arloko agenteekin gaia lantzen hasteko. Kulturaren inguruko neurriak lehenbailehen lantzen hastea premiazkoa dela uste du Ainhoa Galdos jeltzaleen bozeramaleak.       

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!