Krimen jendetsuei emandako erantzun ofizialak aztertzen ari dira Lege Soziologia Institutuan

2015/07/03
Card image cap
Gizateriaren kontrako krimenetan justizia eskaerak eta gobernuen erantzunak mintzagai dira

  XIX. mendetik XXI. mende hasierara arte gizateriaren aurka egindako krimenen aurrean izan diren eskaerek eta erantzunak jorratzeari ekin zioten atzo, mundu osotik etorritako 21 adituk. Lege soziologian, historian, zuzenbidean, kolonialismoan edota justizi transizionalean diharduten profesionalak dira gehienak, baina tartean badira, krimen jendetsuen kasuan erantzukizun eskaerak egin dituzten banakakoak ere. Partaide bakoitzari krimen jendetsu adibide bana azaltzea eskatu zaie, izan historikoa edo garaikidea.

  Orokorrean, garai ezberdinetan gertatu diren krimen jendetsu kasu ezberdinak aztertzen ari dira mintegian, kolonial garaikoak, komunismo garaikoak eta ondorioz, post-komunismo garaian emandako erantzunak, edota justizia transizionalaren haritik gatazka eta krimen berriagoei eman zaizkion erantzunak.

  Gaia, ikuspegi kritiko batetik hausnartzen ari dira Unibertsitate Zaharrean, bereziki zenbait kasutan sustatu diren “aurrera begirako” justizia eskaeretan, arrazoi estrukturalak eta eragindako min eta sufrimendu pertsonala zokoratu nahi izan baita. Mintegiko partaideek, lehenik, sufrimendu eta injustizia horien lekukotza pertsonalak aztertzen dituzte, ondoren, denboran zehar eta inguru ezberdinetan gobernuek emandako erantzunak jorratzen dituztelarik.
Gaur amaituko da Lege Soziologia institutuan atzo hasi zen mintegia.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!