Oñatiko udala

Koronabirusak eraginda bigarren herritarra hil zen atzo Txagorritxuko ospitalean

2020/03/24
Card image cap
Kandelak leihora ateraz hildakoa gogoratu eta familiari elkartasuna adierazi zieten herritarrek, bart gauean

  Araotzeko Antonio Arregi Goitia da, 83 urterekin, koronabirusak eraginda hil den bigarrren oñatiarra. Lehena, pasa den eguenean, Arrasaten zendu zen Carmen Perianes Calixto andrea izan zen, Jose Canteroren alarguna. Orduan bereziki Errekaldeko auzokideek kantu xume batez gogoratu nahi izan zuten Carmen, familiari elkartasuna adieraztearekin batera. Konfinamendu egoerak ez baitu uzten doluminak aurrez aurre ematerik.

  Atzo sare sozialen bidez zabaldu zen Araotzeko Enparantza baserriko Antonio Arregiren heriotzaren berria eta bide batez, hura gogoratzeko gonbidapena; 21:00tan kandelaz leihoetara irteteko gonbidapena. Hala egin zuten herritar askok. Amaieran txalo zaparrada batez familiari elkartasuna ere azaldu nahi izan zitzaion. Gaur, sare sozial horien bitartez senitartekoek eskertu duten elkartasuna.

  Konfinamendu egoera berezi honetan bertan behera utzi dira hileta elizkizunak eta gorpuen hilobiratzea ere talde txikitan egin behar da. Larrialdi egoera hau gainditzen denean egingo da tartean hil direnen aldeko hileta elizkizun berezia.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!