Kontrol soziala aztergai da Lege Soziologia Institutuan gaur hasi den mintegian

2019/07/04
Card image cap
Euskadiko ereduaz ere arituko dira

  Kontrol soziala, arazo sozialen judizializazioa eta segurtasunaren gobernantza da Unibertsitate zaharrean gaur eta bihar burutuko den mintegiaren izenburua. Gaia, ikuspegi konparatibo batetik aztertuko da eta hala, zazpi saiotan egituratu den eztabaidan, bi eredu ezberdin aurrez aurre jarriko dira, sarritan. Brasil, Argentina, Espainia, Frantzia, Kolonbia, Txile, Herbehereak, Kanada eta Hegoafrikako eredu eta praktikak konparatuko dira, besteak beste. Euskadiko kontrol sozialerako eredua ere ikertuko da laugarren saioan.

  Ottawako unibertsitateko Joao Vellosok eta Rio de Janeiroko unibertsitateko Vivian Paesek koordinatzen duten mintegi honetan, herrialde ezberdinetatik etorritako 20ren bat ikerlari-adituk bat egin dute. Parte-hartzaileen artean daude baita ere Euskal Herriko Unibertsitateko eta Kriminologiaren Euskal Institutuko ordezkari bana.

  Kontrol soziala gai orokorraren baitan, inmigrazioa, trantsizio politikak edota buruko gaitzak dituztenen judizializazio prozesuez eztabaidatzen ari dira unibertsitate zaharrean.

  Gaur goizean hasi den mintegia, Lege Soziologia Institutuan aurtengo udaberri-udarako antolatu den 11 mintegiko egitarauan zortzigarrena da. Azken hirurak, astez aste egingo dira, uztailaren22-23ra bitartean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!